ARETXABALETA 09-07-10 HIP-HOP EGUNAK

AURKEZPENA

Aretxabaletara ere joateko zoriona izan genuen Hip-Hop eguna antolatzera. Eskerrik asko antolatzaileei. 


2009. urtean izan zen eta ohikoa genuenez, graffiti eta break tailerrak eta rap erakustaldiak ere izan genituen. Egia esan, egitaraua ez daukagu gordeta eta ez gara ondo gogoratzen egindakoaz, argazkietan azaltzen denaz gain. 

Zigor DZ biniloekin duen bere trebezia gazteei erakusten.


Egun ederra pasa genuen Aretxabaletako Kurtzebarriko kantxan egindako egun osoko ekitaldian. 

Maisha eta Endika 121 Krew. Maisu euskarazko rapean...

Oharra:
Gure irudi propiorik ez genuen eta hauek Goiena aldizkariaren web orritik hartu ditugu. Zuetako norbaitek irudiren bat gehiago edoi ekitaldi hartako informazio gehiago balu, jarri dadila gurekin harremanetan, mesedez. 
Eskerrik asko.